Txaruta pilota elkartea gustora 2011 urtean izandako emaitzekin

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 30a

Belateko Ligan ere emaitza bikainak lortu zituzten Txarutako pilotariek. Utzitako argazkia

Hainbat txapel lortu dituzte pilotariek

Baztango Txaruta elkarteak 2011 urteko balantzearen berri eman du eta gustora agertu da izandako emaitzekin.

Baztango Txaruta elkarteak 2011 urteko balantzearen berri eman du eta gustora agertu da izandako emaitzekin.

Nafarroako Kirol Jokoetan, gazte mailan txapeldun izan zen Arkaitz Untxalo buruz buru, baita kimu B mailan binaka ere, Ariztegi eta Elizondorekin. Horiez gain, azpitxapeldun izan ziren Trantxe eta Begino gazte B mailan, Antso eta Oskoz haur mailan eta Albiasu eta Begino kadete mailan. Finalerdietan gelditu ziren Merino eta Gaskue haur B mailan, Apeztegia gazte mailan eta Zaranton-Jauregi helduen kategorian.

Belateko Liga ere aski emankorra izan zen Txarutako pilotariendako, bortz txapel bururatu baitzituzten: Ariztia eta Etxebere txikien mailan, Larralde eta Ariztegi umeen mailan, Elizondo eta Barrenetxe kimuen mailan, Irazoki eta Gaztelu haurren B mailan eta Antso eta Oskoz haur A mailan. Albiasu eta Trantxe azpitxapeldun izan ziren kadete mailan.

Zizur Nagusiko lau terdikoan, Xabi Arraztoak txapela jantzi zuen helduen kategorian eta finalerdietan gelditu ziren Mikel Ariztia, Oier Ariztegi, Enaitz Antso, Iker Espelosin eta Sergio Oskoz kategoria ezberdinetan.

Barañaingo txapelketatik txapelekin etorri ziren Ariztia eta Etxebere txikien mailan eta Albiasu eta Begino kadete mailan. Zaranton eta Jauregi azpitxapeldun izan ziren helduen kategorian.

Lizarrako txapelketan txapeldun izan ziren Enaitz Antso eta Iker Espelosin haurren kategorian eta Arkaitz Untxalo gazte mailan.

Burlatako Udako Torneoan, txapeldun izan ziren Oskoz haur mailan (Errandonearekin) eta Apeztegia gazte mailan (Artolarekin). Apeztegia berak Abadiñoko txapelketa ere irabazi zuen Agirrerekin.

Usurbilgo txapelketan, helduen kategorian azpitxapeldun izan zen Toni Uharte (Alegriarekin).

Irurtzungo txapelketan txapeldun izan ziren Enaitz Antso eta Iker Espelosin haurren kategorian eta Arkaitz Untxalo kadete mailan (Fullaondorekin).

Lazkaoko txapelketan, helduen kategorian txapeldun suertatu zen Gaizka Otxandorena Etxeberriarekin. Oreretakoan, gazte mailan txapeldun izan zen Joseba Apeztegia Agirrerekin.

Gasteizko Txukun Lakua txapelketan, txapeldun izan ziren Ariztegi ume mailan (Oskozekin) eta Gaskue kimu mailan (Lerenarekin) eta azpitxapeldun haur mailan Oskoz (Fernandezekin).

Antiguako txapelketan, azpitxapeldun izan zen Gaizka Otxandorena (Baezekin).

Donostiko Aste Nagusiko txapelketan, txapeldun izan ziren Larralde eta Ariztegi ume mailan, Antso eta Oskoz haur mailan eta Untxalo kadete mailan (Mendinuetarekin).

Lezoko txapelketan, Gaizka Otxandorena txapeldun izan zen helduetan Ezkurdiarekin eta Joseba Apeztegia azpitxapeldun gazte mailan Labakarekin.

Bortzirietako txapelketan, azkenik, txapela eskuratu zuten Ariztiak eta Etxeberek ume mailan eta Antso eta Espelosinek haur mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun