Txaruta Pilota Elkarteak, Baztango Udalaren, Elizondo, Amaiur, Oronoz, Aniz, Almandoz, Arizkun, Erratzu eta Arraiozko herrien eta Nafar Mendi eta Galarregiren laguntzaz antolatutako Baztango 30. Pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 18an Elizondon. Guzira 64 pilotari aritu dira, 6 kategoria ezberdinetan banatuak.
Umeak B mailan, Elizondoko Ibai Ballarenak eta Lekarozko Aritz Elizondok 18 eta 6 irabazi zieten Ane Casillas eta Xuban Iturregi iruritarrei.
Umeak A mailan, Lazkaoko Ander Garmendia eta Iban Saguesek 18 eta 13 irabazi zieten Elizondoko Unax Apeztegia eta Eugiko Aingeru De la Fuenteri.
Kimuak B mailan, Iruritako Iker Aleman eta Imanol Casillasek 18 eta 9 irabazi zieten Iruritako Xabier Mitxelena eta Elizondoko Edu Zubikoari.
Kimuak A mailan, Lazkaoko Ander Ruiz de Larramendi eta Arkaitz Baztarrikak 18 eta 14 irabazi zieten Lekarozko Unai Elizondo eta Oier Ariztegiri.
Haurrak B mailan, Elizondoko Ander Zelaietak eta Ariz Merinok 18 eta 8 irabaziqzieten Lekarozko Aimar Ariztegik eta Larraintzarko Andoni Gaskueri.
Haurrak A mailan, azkenik, Oronozko Enaitz Antso eta Sunbillako Iker Espelosinek 18 eta 11 irabazi zieten Lazkaoko Aitor Azkonobieta eta Beñat Garmendiari.
Txapelketa urriaren 15ean abiatu zen, erran bezala, 64 pilotarirekin (26na ume eta kimu mailan eta 12 haurren mailan. Partehartzaile gehienak baztandarrak ziren baina ba ziren kanpotar batzu ere: Lazkao, Atarrabia, Barañain,...