Baztango Haur eta gazte kantarien topaketa eginen da abenduaren 23an Iruritako Elizan

Maite OTEIZA 2011ko abenduaren 22a

19:00etan hasiko den jaialdia baino lehen, entsegu orokorra eginen dute. Artxiboko argazkia

Elizondoko Abesbatza Ttikik antolatu du jaialdia

Elizondoko Abesbatza Ttikik antolatuta, Baztango haur eta gazte kantarien topaketa eginen da abenduaren 23an, ortziral arratsaldean Iruritako elizan. Han izanen dira Elizondoko Abesbatza Ttikiko partaideak, Giltzarri Ttikikoak eta Baztango ikastetxeetako haur eta gazteak, hauek ere zenbait kanta prestatu baitituzte egun horretarako. Horiek guztiek abestuko dute 19:00etan hasiko den jaialdian.

Entsegu orokorra egun eta toki berean eginen dute, abenduaren 23an Iruritako elizan. 17:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun