Abenduaren 21ean, asteazken goizeko 08:12ean Elizondoko Santiago elizaren parean izandako istripu batean, furgoneta batek 74 urteko Juliana Marizko Santxotena kolpatu zuen. Zauri larriekin eraman zuten Iruñeko Ospitalera, baina bertan hil zen arratsaldean.
Elizondoko zeharbidea, Santiago karrika zebrabidetik igarotzen ari zela harrapatu zuen furgonetak emakumea. Sortzez Erratzukoa zen Juliana Marizko, Erratzuko Urritzate auzoko Estebaneakoa, baina Elizondon bizi zen familiarekin.