Abenduaren 21ean, asteazken goizeko 08:12ean Elizondoko Santiago elizaren parean izandako istripu batean, auto batek 75 urteko emakume kolpatu du.
112-SOS Navarrak istripuaren abisua jaso eta medikua eta ATSa joan dira istripuaren lekura. Buruhezurreko traumatismoa eta haustura ugari zituela ikusiz, Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatuan. Lehenbiziko azterketa egin ondotik, egoera larrian dagoela jakinarazi dute ospitaletik. Foruzaingoa ari da istripuaren nondik norakoak argitzen.