Baztango kontrabandoari buruzko liburua argitaratu du Pedro Mari Esarte historialariak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 20a

Pedro Mari Esarte egilearekin batera, Vicente Ballarena, Maitane Maritorena eta Ana Larruy. Juan Mari Ondikol

Hainbat baztandarren kontakizunak bildu ditu

Pedro Mari Esarte Muniain, historialari eta idazle elizondarrak “El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas” izeneko liburua argitaratu du. Bere lan literario mardulari gehitzen zaion lan hau, beharbada idazlanik pertsonalena da, bera ere kontrabando lanetan aritutakoa baita, “urtetan Baztango industriarik handiena izan zena”.

Liburuak, irudiz eta argazkiz ongi hornitutako 183 orrialde ditu, eta Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Abenduaren 16an, Arizkunenea Kultur Etxeko sabaian egindako aurkezpen ekitaldian, egilearekin batera, Vicente Ballarena, Maitane Maritorena zinegotzia eta Ana Larruy kultur teknikaria izan ziren.

Kontrabandoarekin lotutako hainbat anekdota eta kontakizun azaldu ziren, bere garaian muga, jendea eta herriak bereizten zituen lerroa baino gehiago eskura zegoen negozioa izan baitzen baztandar aunitzentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun