Xuban Zaldain amaiurtarra izanen da bosgarren mendeurreneko Fabaren Erregea

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 19a

Fabaren errege-erreginaren aukeraketan parte hartu zuten 12 neska-mutikoak. Juan Mari Ondikol

Abenduaren 17an izendatu zuten, eta koroatze ekitaldia, berriz, 2012ko urtarrilaren 14ean eginen da

Abenduaren 17an, larunbatarekin, 2012ko fabaren erregea edo erreginaren aukeratzea egin zen Amaiurren. Herriko Ostatuan, Gaztelu elkarteko lokalean, 12 mutiko eta neskatikoen artean egin zen aukeratzea. Horien artean, Amaiurko Xuban Zaldain Arribillagari egokitu zitzaion erregetako erroskoaren barrenean zegoen baba eta bera izanen da Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko bosgarren mendeurrenean Fabaren Errege.

Abenduaren 17an, larunbatarekin, 2012ko fabaren erregea edo erreginaren aukeratzea egin zen Amaiurren. Herriko Ostatuan, Gaztelu elkarteko lokalean, 12 mutiko eta neskatikoen artean egin zen aukeratzea. Horien artean, Amaiurko Xuban Zaldain Arribillagari egokitu zitzaion erregetako erroskoaren barrenean zegoen baba eta bera izanen da Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko bosgarren mendeurrenean Fabaren Errege.

Hamabi neska-mutikok izan zuten izendatzean parte hartzeko aukera: Imanol Etulain Irigoien (Aniz); Sarai Maritorena Etxenike (Berroeta); Miren Goienetxe (Elbete); Hasier Plaza Martínez (Lekaroz); Garazi Iriarte Goienetxe (Arizkun); Xuban Zaldain Arribillaga (Amaiur); Suchy Elías Selguera (Amaiur); Naiara Zaldain Arribillaga (Amaiur); Maider Rekalde Organbide (Amaiur); Jokin Beika Pagazaurtundua (Amaiur); Imanol Maisterrena Larregi (Amaiur); Aritz Maisterrena Larregi (Amaiur).

Julian Rekarte Amaiurko alkateak moztu zuen Muthiko Alaiak elkarteko Josetxo Ortega gozogileak prestatutako erroskoa, 12 zatitan. Zatietako batean gordetako baba berari suertatu zitzaionez, Xuban Zaldain izanen da errege eta horretaz gain, hainbat opari jaso zituen, tartean, Osasunako jokalariek sinatutako baloia.

Besta hau, Nafarroako Erresumako ohitura zen eta Iruñako “Muthiko Alaiak” elkarteak, duela 49 urte berreskuratu zuen, nahiz eta jadanik, lehenago, elkarte barnean egiten zen. Geroztik, elkartetik atera eta urtero Nafarroako herri ezberdinetan ospatzen da. Haurraren aukeratzea, ekitaldi xumea eta guttien artean egiten da eta koroatzearen bestaren aitzineko ekitaldia izaten da. Aukeratutako haurraren koroatzeko ekitaldia, 2012ko urtarrilaren 14ean, Amaiurren berean izanen da.

 

Hitzaldi zikloa abenduaren 20an abiatuko da

Honen harira, dokumentazio ugari eta komiki bat banatu da eskoletako haurrak, beraien familiak eta gainerako baztandarrak besta hunen inguruan jakin dezaten. Elizondon, bestaren inguruko argazkien erakusketa egonen da plazako eraikin berrian eta Nafarroako Erresuma gaitzat izanen duen hitzaldi zikloa ere antolatu da Elizondoko Arizkuneneako sabaian. Solasaldi guziak arratseko 20:00etan izanen dira.

Lehenbiziko solasaldia abenduaren 20an, asteartean izanen da. Mikel Legorguru “Nafarroako historia txanponen bitartez” gaiaren inguruan arituko da. Abenduaren 27an, Nafarroaren konkistari buruzko bideoa aurkeztuko du Beñi Agirrek eta urtarrilaren 4ean, “Historia e historias del rey de la faba” solasaldia eskainiko du Fernando Hualdek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun