Abenduaren 17an, larunbat arratsaldeko 19:00etan hasiko den batzarrera deitu dute Elizondoko alkateak eta kargodunek.
Hasteko, azken batzarreko aktaren irakurketa eta, hala balitz, bere onarpena eginen da. Ondotik, Elizondoko konpartsak bi erraldoi berri eskuratzeko egin duen proposamena aztertuko da. Segidan, Elizondoko preso politikoen senideek egindako proposamena preso politikoen eskubideen aldeko manifestuari atxikimendua emateko begiratuko da, baita kontrabandisten omenez eskultura jartzeko proposamena. Txokotoko presa eta zubiaren inguruan ere ariko dira eta Plan Urbanistikoari dagokionez, AR-1aren inguruan (Datuei aldetik Errotara doan eremua). Akitzeko, galdera eta eskaeren txanda izanen da.
Batzarrea gehiegi luzatuko balitz, hitzordu berria jarriko litzateke eztabaidarekin segitzeko, behar bezala jakinaraziko delarik.