Bide Hezkuntza ekitaldi berezia egin du Foruzaingoak Elizondoko Aita Menni erresidentzian

Ttipi-Ttapa 2011ko abenduaren 21a

Ibilaldi bat antolatu zen taldeka Elizondoraino, espaloiak eta zebrabideak ongi erabiliz. Utzitako argazkia

Segurtasunari buruz aritu zen 60 bat lagunekin

Abenduaren 13an, Foruzaingoko Trafiko arloan bide hezkuntzan lan egiten duen foruzain talde bat Elizondoko Aita Menni erresidentzian bide segurtasunari buruz aritu ren 60 pertsonekin. Ekintza teoriko eta praktiko bat egin zuten, trafikori buruz bete dituzten jardunaldi berezi baten programan sarturik.

Abenduaren 13an, Foruzaingoko Trafiko arloan bide hezkuntzan lan egiten duen foruzain talde bat Elizondoko Aita Menni erresidentzian bide segurtasunari buruz aritu ren 60 pertsonekin. Ekintza teoriko eta praktiko bat egin zuten, trafikori buruz bete dituzten jardunaldi berezi baten programan sarturik.

Lehenengo eta behin presentazio teoriko bat egin zuten foruzainek: bertan, argazkien bidez, aztertu zituzten residentziatik Elizondora jausteko dauden toki arriskutsuak (zebrabideak, espaloiak, bidegurutze zailak, seinaleak…) eta gero bortz talde ezberdinetan ibilalditxo bat gauzatu zuten errepasatutakoa praktikan jartzeko asmorekin.

Ekintzaren helburua segurtasun neurriak aztertzea eta arriskua non dagoen jakitea zen, harrapaketak eta trafiko istripu aukerak txikitzeko. Nahiz eta orain arte horrelakorik ez gertatu, bertan ikusi zituzten eguneroko arriskuak, bai seinaleak eta lehentasunak ez direlako errespetatzen bai oinezkoek aunitzetan gurutzatzeko egokiak diren lekuak erabiltzen ez dituztelako. Errepasatu ziren ere bidaiari on bat izateko bete behar diren neurriak (gerrikoaren erabilpena batez ere). Geroxeago ibilaldi bat antolatu zen, taldeka, Elizondoraino, espaloiak eta zebrabideak ongi erabiliz.

Azkenik oparitxo bat hartu zuten partehartzaileek: besoan kokatzen den zinta erreflektante bat, gauez ongi paratuta eramatekotan kotxeen argientzat ikusgarriak egiten dira, harrapaketaren arriskua ttikituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun