Elizondoko Kasinoak 150 urte bete ditu itxura berriarekin

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Juan Mari Ondikol

Abuztuaren 19an bete zituen 150 urte Elizondoko Circulo de la Union Kasinoak eta hiru hilabete beranduago, azaroaren 19an, zaharberritze lanen inaugurazioa egin zuten bazkideek. 1861ean 40 bazkidek sortu zuten elkar­tea. Ordukoak eraikin ttiki bat izan behar zuen, eta karlistaden inguruan itxi eta irekiz ibili omen zen. 1882an inauguratu omen zen oraingo eraikina. Gaur egun, be­rriz, 120 bazkide ditu eta horien artean, zaharrena, Federico Valencia, eta gazteena, Agustin Sansiñe­na, izan ziren bi urteko lanak akituta, zinta moztu zutenak. Zu­zen­daritza batzordean Txuma Uriz da presidentea egun eta Pello Alaña ordezkoa; Jabier Alzuguren­ diruzaina, Jesus Miguel Egurrola idazkaria eta Luis­ Mª Ruiz, Juan Jose Arri­zibita, Pedro Mª Landa, Esteban Ustariz, Gabriel Laborra eta Eduardo Zubikoa bokalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun