Pertsona helduek eta elbarrituek bizitzako hainbat alorretan izan ditzaketen benetako beharrak aztertzeko asmoz, Nereus proiektua paratu da abian. Nafarroako bizitza kalitatearen alde lanean ari den PINCV delakoa da proiektuaren bultzatzailea, eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Unibertsitate Publikoaren babesa du. Jendeari elkarrizketak eginez datuak bildu nahi dira, hala, beharretara egokitutako proposamen eta programak lantzeko.
Azarotik abendura, 700 lagun inguru elkarrizketatuko dira Iruñean eta Baztanen. Bi zonalde horiek aukeratu dira, bat landa eremukoa eta bertzea hirikoa delako, eta zerbitzuen eskaintza eta aukerak desberdinak izan daitezkeelako batean eta bertzean. Baztanen kasuan, elkarrizketak Tasubinsa erakundeak Elizondon duen Poxkonea zentroko langileak egiten ari dira. 2012ko lehen hilabeteetan ikerketaren emaitzak ezagutzera emanen dira. Gisa berean, aipatu, prozesu honetan datu pertsonalak eta elkarrizketetako datuak babestuko direla ziurtatu duela Udalak.
Informazio gehiagorako telefonoak eta helbidea: 948 203322, 618 977589, info@pincv.org.