Ibili eta ibilita eta han eta hemen banatuak harrapatu ohi dira normalean onddoak. Baina ez beti. Elizondoko Margak argazkian ageri diren onddo horiek guztiak hiru metro koadroko eremuan aurkitu zituen azaro hondarrean, guztira 3,2 kilo onddo. Ibaik eskuetan duen haundiena 850 gramokoa da.