Ezkerra Zilbetiko tunelaren irteeraz

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Boto emaileekin asanblada egin ondotik, Zilbetitik Kintora doan tunelaren irteerari baiezkoa ematea eraba­ki du Ezkerrak. Hala jaki­narazi du ohar bidez. 50 lagunek parte hartu zuten asanbladan eta ida­tziz, hu­rren­go Batzar Oroko­rreko gai ordenean sar­tzea eskatuko zuela jakinarazi du. «Kintoko Man­komunitatea tunelaren irteera egiteko ha­rremanetan jarri zen eta hau NA 138 erre­pidearekin konektatzeko eskatuz. Modu hone­tan ka­mioiak ez lirateke Zilbetiko herritik pasako eta gainera, bidea mu­rriztuko litzateke», dio Ezkerrak oharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun