Haur eta gazte kantarien topaketa eginen da abenduaren 23an

Maite OTEIZA 2011ko abenduaren 14a

Elizondoko Abesbatza Ttikik antolatu du jaialdia

Elizondoko Abesba­tza Ttikik antolatuta, Baz­tango haur eta gazte kantarien topaketa eginen da abenduaren 23an Iruritako elizan. Han izanen dira Elizondoko Abesbatza Ttikiko partaideak, Giltzarri Ttikikoak eta Baztango ikastetxeetako haur eta gazteak, hauek ere zenbait kanta prestatu baitituzte egun horretarako. Horiek guztiek abes­tuko dute 19:00­etan hasiko den jaialdian.

Entsegu orokorra egun eta toki berean eginen dute, abenduaren 23an Iruritako elizan. 17:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun