Hemendik goiti Baztanen eginen diren ekitaldiak www.baztan.es webgunean argitaratuko direla jakinarazi du Udalak. Kultur arloko ekitaldi horien jakinaren gainean egoteko www.baztan.es webgunearen barnean Agenda hitzan klikatu ondotik, eguna hautatu behar da eta ondotik, aste horretan izanen diren ekitaldi kulturalen berri izateko berriz ere eskuin aldean agertuko den Agenda hitzan klikatuz behar da. Bertzalde, Udalak antolatuta, azaroaren 26an Glup filma eskaini zen Iruritan. Haurrei zuzendutako eta birziklapenaren inguruko pelikula izan zen eta emanaldi arras arrakastatsua izan zen, 80 lagun inguru bildu baitziren. Pelikulaz gain, azaro hondarrean, CRANAren eta Udalaren lankidetzaz, birziklatzearen inguruko antzerkiak eskaini ziren herrietako eskoletan.