Santa Zezilia eguna Elizondoko karriketan ospatu zuen Baztango Musika Eskolak egunaren bezperan. Herria kantuz eta musikaz alaitzen ibili ziren arratsaldez herritarren harridura eta pozerako.
Bertzetik, aipatu, larunbat honetan, hilak 17, Eguberrietako kontzertua eskainiko dutela Musika Eskolako ikasleek Elizondoko elizan. 19:00etan hasiko da.