Urtezahar Egunean San Silvestre

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Azken urteetako ohiturari segituz, abenduaren 31n San Silvestre lasterketa eginen da Elizondon, Baztango Lasterketa Taldeak antolatuta.

17:00etan haurren lasterketa abiatuko da eta 18:00etan helduena. Azken hauek 3,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Izen-ematea dohainik izanen da eta egun berean ordu erdi lehenagotik egin beharko da.

Lasterketaren ondotik, merkatariek emandako materialak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.

Aipatzekoa da, joan den urtean kasik 200 korrikalari bildu zirela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun