11:00etan abiatuko da ikastolako parketik

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Igande honetan eginen da Ikastolak antolatutako Eguberrietako krosa

Lasterka egiteko aukera ederra izanen dute neska-mutikoek igandean, abenduak 18, Elizondon, orduan eginen baita Baztan Ikastolak Udalaren laguntzarekin antolatutako Eguberrietako krosa.

Ikastolako parketik abiatuko da, 11:00etan, eta bortz mailatan banatuko dira gaztetxoak: haurrak 1998 eta 1999an jaiotakoak; alebinak 2000 eta 2001ean jaioak; benjaminak 2002 eta 2003 urtekoak, au­rrebenjaminak 2004 eta 2005ekoak eta ttikiak 2006an jaiotakoak.

Eskolako neska-mutikoentzat izena emateko azken eguna astearte hau, abenduak 13, zen eta Kultur Etxean egin behar zuten. Gainerakoek lasterketa egunean egin beharko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun