N-121-B errepidean mozketa eginen da abenduaren 15ean

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Ortzegunean, 14:00etatik 14:15era leherketak eginen dira Oharriz inguruan

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, N-121-B errepidea 15 minutuz moztu eginen dute abenduaren 15ean, ortzeguna, 14:00etatik 14:15era. Hain zuzen, Oharriz inguruan eraginen du mozketak 46. eta 47. kilometroen artean, Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea egiteko lanetan leherketak eginen direlako. Oharriz auzorako sarbidea ere, NA-4405 errepidea, moztu eginen da ordutegi berean.

Baztan aldera doazen ibilgailu arinek, edo Baztanetik Irun eta Iruña aldera joan nahi dutenek Almandoz eta Irurita arteko NA-2540 errepidea erabil dezakete denbora tarte horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun