Baztango Nafarroa Bai taldeakk gogorarazi du bere garaian egitasmoaren alde agertu zela eta Magnesitas Navarras SA enpresak Erro bailaran, Zilbetiko kontzejuan egin gogo duen egitasmoa babesten duela berretsi prentsa-ohar bidez.
Baztango udal zinegotziek babesa eman ziotela proiekturi, “Zilbetiko kontzejuko eta Erro eta Esteribarko bizilagun eta instituzioendako interes orokorrekoa delako, baita gure ballerako eta hemen lan bila dabiltzanendako onuragarria delako”.
Baztango NaBairen erranetan, “Magnesitas Navarras Saren meategi proiektuak Zilbetiko eta Erroko bizilagunen eta Esteribarko udalbatzaren (kontrako bozarik gabe) babes osoa dauka, baita enpresa horretan ari diren Baztango langileena ere”.
Horregatik, Magnaren proiektuari bere babesa mantentzen eta berresten duela gogorarazi du NaBaik, baita bizilagunek, instituzioek eta enpresako langileek hartutako erabakiarekin bat egiten duela ere.
Erdiz Bizirik taldearen agerraldia
Bertze aldetik, afera honen inguruan, Erdiz Bizirik taldeak prentsa agerraldia eginen du abenduaren 13an, astearte arratsaldeko 20:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Magnak Zilbetin egin nahi duen meategi egitasmoaz eta honek Erdizen izan dezakeen eraginaz gogoeta egin eta mobilizazioen berri emateko deitu du prentsaurrekoa.