Baztango kultur ekitaldien berri Udalaren webgunean ikas daitezke hemendik goiti

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 30a

80 lagun bildu ziren larunbatean Iruritako Gizarte Bilgunean, Glup pelikula ikustera. Utzitako argazkia

www.baztan.es orriko Agenda atalean klikatu behar da

Hemendik goiti Baztanen eginen diren ekitaldi desberdinak www.baztan.es webgunean argitaratuko direla jakinarazi dute Baztan Balleko Etxetik.

Hemendik goiti Baztanen eginen diren ekitaldi desberdinak www.baztan.es webgunean argitaratuko direla jakinarazi dute Baztan Balleko Etxetik.

Kultur arloko ekitaldi horien jakinaren gainean egoteko www.baztan.es webgunearen barnean “Agenda” hitzan klikatu ondotik, eguna hautatuta behar da. Eguna hautatu ondotik, aste horretan izanen diren ekitaldi kulturalen berri izateko berriz ere eskuin aldean agertuko den “Agenda” hitzan klikatuz behar da. Modu honetan Baztanen izanen diren ekintza kulturalen berri izanen da Internet bidez.

 

Glup filma Iruritako Gizarte Bilgunean

Azaroaren 26an, larunbat arratsaldeko 17:00etan Iuritako Gizarte Bilgunean “GLUP” pelíkula emanaldia izan zen Baztango Udalak antolaturik. Haurrei zuzendutako eta birtziklatzearen inguruko pelíkula zen, eta emanaldia arras arrakastatsua izan zen, 80 lagun inguru bildu baitziren.

Pelikulaz gain, joan den astean Baztango Herrietako eskoletan CRANAren eta Baztango udalaren lankidetzaz egiten ari diren birtziklatzearen inguruko antzerkiak eskaini ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun