Asiar liztorrak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Elizondoko Ormakogibela inguruan, platanondo batean, Asiako liztorraren kabi handia agertu da, etxe­bi­zitze­­tatik hurbil. Bizilagunek Nafarroako larrialdi zerbi­tzuetara abisua eman eta hemendik Ingu­ru­men Sailari eman diote horren berri­, kabia erreti­ra­­tzeko. Erlearendako arras kaltegarria den liztor hauen Elizondoko kabiak 60-70 zentimetro­ko luzera eta 50-60 zentime­troko diametroa dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun