Baratzeak egiteko lurra eskainiko du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Baratzerako lurra nahi bada, udaletxean apuntatu behar da

Lur eremurik ez duten eta baratzea egin nahi duten baztandarren­tzat, kanpaina zabaldu du Udalak, Ingurumen Batzordeak proposatuta. Lurrik ez duten herritarrei aukera bat ematea da helburua, eta hortaz, norbaitek baratzerako lur zati bat nahi badu, udale­txean eman behar du izena. Izen-ematerakoan, lur eremua zein herritan nahi duen zehaztu behar­ko da eta zertarako nahi­ den ere bai, autokontsumorako, salmentarako... Abenduaren 13an akituko da horretarako epea.

Behin izena emateko epea itxita, horren arabe­ra zehaztuko da lurren kokapen egokia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun