Gizarte Zerbitzuen bulego berria

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Baztango Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako bulegoak ordutegi be­rria izanen du abenduaren 1etik aitzinera.

Bulego hau udaletxe­ko beheitiko solairuan da­go, kanpoko aldetik ere badu sarrera, lehenagoko karnetak egiten ziren aldean, hain zuzen.

Jendearendako ha­rrera ordutegia 09:30etik 13:00etarat izanen da, ortzegunetan izan ezik, egun horretan gizarte langilea Urdazubiko udaletxean egonen baita. Norbaitek hitzordua hartu edo kontsulta egin nahi badu, 07:45etik 09:30­etarat eta 13:00etatik 15:00etarat dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun