Cederna Garalur Elkartearen IKT autobusa Elizondon izanen da aste honetan, azaroaren 21etik 25era, teknologia berriak herritarrei hurbiltzeko asmoz, «eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten eta hartara, jarrera aktiboa izan dezaten informazioaren gizartean». Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da izeneko proiektua astelehenaz geroztik Elizondon dago eta ortziralera arte hor egonen da.
Jendearentzako arreta zerbitzua eskaintzen ari dira astelehenetik ortzegunera (10:00-13:00 eta 14:30-17:30).
Arreta zerbitzua eskainita, ortziralean, azaroak 25, tailerrak eskainiko dira. Alde batetik, Ziurtagiri digitala eta NA-e izeneko tailerra eskainiko da 10:30etik 11:30era eta bertzetik, administrazio elektronikoari buruz ariko dira, 12:00etatik 13:00etara. Ikastaroetarako aitzinetik eman behar da izena.