Baztango Euskararen Ordenantzekin bat eginez, Udalarekin lotura duten eraikinetan eta herritarrek parte hartzen duten tokietan hizkuntza pasaia nolakoa den erreparatzeari ekinen dio Euskara Batzordeak. Hala, igerilekuan, liburutegian, zahar-etxean, musika eskolan edota hiltegian kartelak, afitxak eta orriak zein hizkuntzatan dauden ikusiko da. Aipatu tokietan bi hizkuntzak ageri direla segurtatzea da helburua, eta hala ez balitz, aldaketak eginen lirateke euskara ere ager dadin. Bertzelako tokietako hizkuntza paisaia nolakoa den ere ikusiko du Euskara Batzordeak: karriken izenak, obretako kartelak...
Euskara Batzordearen hurrengo bilera ortzegun honetan, hilak 24, egitekoa da Udaletxean, 18:00etan.
Nekazaritza Batzordea
Nekazaritza Batzordeak azaroaren 30ean eginen du hurrengo bilera. Hilabete hasieran egin zuen aitzinekoa, eta hiltegia izan zen gai nagusia. Hilaren 30ko bilkuran ere hiltegiaren aferetaz eta ahal bada luberrietaz solastuko dira.