Euskal Herriko Sokatira Txapelketan hiru talde aurkeztu ditu Amaiurrek

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Amaiurko sokatira talde mistoa Nafarroako txapelketan lanean, hiru emakumezko eta hiru gizonezkok osatua. Legarra

Larunbat honetan hasiko dira Euskal Herrikoan

Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketan murgilduta daudenean, Euskal He­rrikoari ere ekinen diote Amaiurko sokatira taldeek larunbat honetan, azaroak 26. 320, 300 eta 260 kiloko txapelketak izanen dira eta Amaiurkoek 300 kilokoan parte hartuko dute. Hiru talde osatu dituzte.

Kategoria horren barne, hiru jardunaldi jokatuko dira eta larunbat honetan Ibarran (Gipuz­koa) jokatuko dena lehenda­bizikoa izanen da, 17:00­etan. Abenduaren 4an, igandea, bigarren saioa jokatuko dute Berrioza­rren (Nafarroa), 12:00­etatik ai­tzinera, eta azken saioa abenduaren 17an Arran­kudiagan (Bizkaia) eginen da, 17:00etan.

 

Nafarroako azken saioa igantzin

Abenduaren 3an Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da Igantzin. 600 eta 390 kiloko kategorien biga­rren eta azken jardunaldiak jokatuko dira eta 600ekoan Amaiurkoak ariko dira. 17:00etan hasiko da lehia. Igande honetan, azaroak 27, bi maila horietako lehendabiziko jardunaldia jokatuko da Berriozarren, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun