Elizondo hartuko du "Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da" izeneko proiektua

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 21a

Azaroaren 21etik 25era izanen da

Azaroaren 21tik 25ra bitartean, Elizondok Cederna Garalur Elkartearen “Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da” proiektuan parte hartuko du. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan dabil eta Elizondo izanen da hondarrekoa.

Azaroaren 21tik 25ra bitartean, Elizondok Cederna Garalur Elkartearen “Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da” proiektuan parte hartuko du. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan dabil eta Elizondo izanen da hondarrekoa.

Irene Gastaminza, proiektu burua, IKT autobusean egonen da, astelehenean, azaroaren 21ean, goizeko 9:30etik 11:00etara.

IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era. Ostiralean bi tailer eginen dira, eta herritarrek horietarako izena eman ahal izanen dute autobusean bertan astean zehar. Tailerrak honako hauek dira: 'Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa', ostiralean goizeko 10:30ean, eta 'administrazio elektronikoa' eguerdiko 12:00etan.

Proiektu horren helburu nagusia da teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean.

Nafarroako Mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea da gakoa. Bi gai lantzen dira nagusiki: 'Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa' eta 'administrazio elektronikoa (administrazio-e)'.

Izenburuak dioen bezala: 'Aste digitala zure udalerrian' proiektuarekin gure asmoa da 'IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura' izeneko programa astero eskualde-buru batera eramatea. Horretarako, Cederna Garalur Elkarteak proiektuaren eskura jarri du IKT Autobusa, astez aste herritarrentzako informazio-, arreta- eta prestakuntza-gune izanen dena. Proiektuaren onura jasoko duen publikoa Nafarroako Mendialdeko herritarrak dira.

Proiektua 2011ko irailetik abendura bitartean garatuko da, 8 udalerritan. Asmoa da astebetez udalerri batean IKTak eta horiek herritarrei ematen dizkieten aukerak sustatzeko, horren inguruko prestakuntza jasotzeko eta zabaltzeko egitasmo osoa lantzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun