Nafarroako sokatira txapelketako bigarren jardunaldia larunbatean jokatuko da Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 18a

640 kiloko gizonezkoetan eta 420 kiloko mixtoan ariko dira

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da azaroaren 19an, larunbat arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Elizondoko Baztan frontoian.

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da azaroaren 19an, larunbat arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Elizondoko Baztan frontoian.

Zortzinaka, gizonezkoen 640 kiloko kategorian eta seinaka, 420 kiloz beheitiko txapelketa mixtoan ariko dira. Gizonezkoetan, Amaiur, Berriozar, Basaburua-Imotz eta Txantrea lehiatuko dira. Talde mistoetan, berriz, Amaiur, Sakana eta Basaburua-Imotz. Arbizun jokatutako lehen saioan, kategoria batean zein bertzean Amaiur nagusitu zen.

Azaroaren 27an, igande eguerdian Berriozarren eta abenduaren 3an, 17:00etatik aitzinera Igantzin jokatuko diren saioekin akautuko da aurtengoz Nafarroako sokatira txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun