Folk Ametsetan zikloaren barrenean zenbait kontzertu egiten ari dira Elizondoko Arizkunenean. Azkenekoa, igandean eskaini zuen Balkanetako Lafra taldeak. Zikloa Baztanen akitzeko, Joseba Tapiak emanaldia eskaintzekoa zuen heldu den igandean, azaroaren 20an, baina Hauteskundeak direla eta, kontzertu hori abenduaren 4an eginen da, 19:30etik aitzinera. Baztango Udaleko Kultur Zerbitzutik eragozpenak barkatzea eskatu dute.