Asiako liztorraren kabi handia agertu da Elizondoko herrigunean

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 15a

Kabi handia Elizondoko Ormakogibela inguruan agertu da, etxebizitzetatik 20 metrora. Juan Mari Ondikol

Bertako erlearendako arras kaltegarria da espezie hau

Elizondoko Ormakogibela inguruan, Etxaide, Aita Donostia eta Maria de Azpilikueta karriken ondoan, garai bateko Bidasoako trenbidearen estazioko lurretan dauden platanondo batean agertu da Asiako liztorraren kabi handia, etxebizitzetatik hurbil.

Bizilagunek, zuhaitzari hostoak erori eta ohartu dira kabia hor dagoela. Ondotik, Nafarroako larrialdi zerbitzuetara abisua eman eta hemendik Ingurumen Departamentuan eman dute horren berri, kabia erretiratzeko.

Itxura batean, Vespa vetulina espezieko liztor hauek ez dute gizakia erasotzen, baina arras kaltegarriak dira eztia sortzen duen bertako erlearendako. Elizondon topatu den kabiak 60-70 zentimetroko luzera eta 50-60 zentimetroko diametroa dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun