Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohiek egoitza estreinatu dute

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 15a

Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohien elkarteko zuzendaritza batzordea, Florentino Goñi zinegotziarekin. Juan Mari Ondikol

Garai bateko ikastetxean duten aretoa San Martin egunez inauguratu zuten

Oronozko San Martin Lanbide Eskolako ikasle ohiek bere ikastetxea izan zenean kokatutako egoitza berria estreinatu zuten, San Martin egunez hain zuzen.

Oronozko San Martin Lanbide Eskolako ikasle ohiek bere ikastetxea izan zenean kokatutako egoitza berria estreinatu zuten, San Martin egunez hain zuzen.

Javier Alzuguren ikasle ohien elkarteko presidenteak eta zuzendaritza batzordeko kideek egoitza berriaren giltzak jaso zituzten azaroaren 11n Florentino Goñi Baztango udal zinegotziaren eskutik. Juana Zabaleta Oronozko alkatea ordezkatu zuen Goñik eta gisa horretara, egoitza berria inauguratu zuten. Maribel Almandozek, San Martin ikastetxeko ikasle ohien elkarteko lehen presidentea izan zen Evaristo Gonzalezen alargunak, erakunde honen dokumentazio historikoa eman zien gaur egungo batzordekideei. Hain zuzen, zuzendaritza batzordeak bilera ere egin zuen egun berean eta eskerrak eman zizkioten Baztango Udalari egoitza uzteagatik eta Florencio Lasaga ikasle ohiari, instalazio horien ekipamendua emateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun