Amaiur sokatira taldeak denboraldi berri bati ekin dio gogo eta ilusio berrituarekin. Datorren otsailean jokatuko den Munduko Txapelketari begira kirolari berriekin hasi da lanean. Nafarroan 4x4 txapelketa emaitza ezin hobeekin gazteekin jokatu ondotik (bi txapelak eskuratuz, 320 eta 300 kilotan), ekin dio taldeak lanari laster hasiko den Nafarroko txapelketari, abenduan hasiko den Euskadiko txapelketari eta urtarrilean hasiko den Euskadiko 8x8ko txapelketari begira, otsailaren azken asteburuan Eskoziako Perlth hirian jokatuko den Munduko Txapelketarekin akitzeko.
Italiako Cesenaticon jokatutako tiralarietatik bloke gehiena mantendu da. Joxe Urrutia eta Koldo Goienetxe orduko entrenatzaileak klubeko agintari eta laguntzaile lanetara pasatu dira eta Esteban Mendiburu ariko da entrenatzaile zereginetan eta Iñaki Iriarte harremanetako lanetan (bloga, webgunea…). Talde tekniko horretan itzultzaile lanean ariko da Anton Harispe.
Helburu zehatzek talde haundi eta berri honetan ezin direlarik gehiegi garatu garbi kontuz, «aurtengoan lana, lana eta lana izanen da, ahalik eta talderik sendoena osatu eta talde indartsu bat izateko helburuarekin» diote.
«Cesanaticon lortutako emaitzak ezin ditugu inondik inora prometitu», garbi erraten du Mieljo Ariztiak taldeko kapitainak. «Talde eraberritua dugu orain, Cesenaticon bortz urte eman behar izan genituen 560 kilotan sartu ginen 8 taldekideek elkarrekin lanean; egun 16 tiralariko talde hontan zazpi berriek dira, Toni Huarte gaitasun haundiko mutile izan arren baditu bi urte sokan aritu gabe, Iñaki Urrutia lesio larri batetik heldu da, joan den denboraldi osoa en blanco pasa ondotik eta gazteak denbora behar dutelako ontzeko eta maila hartzeko. Helburua garbi dago; talde sendo bat izateko lanari ekin diogu eta horrek bere denbora behar du. Daukagun ilusioa eta gogoa ez ezik, suertea behar dugu, lesio edo ezbeharrik ez izatea». Amaiur ASTko kapitaina «lana eta enpeinu osoan jardungo garela» ziurtatuz agurtu da.
AMAIUR SENIOR MUTILAK
Fermin IPARRAGIRRE - ELIZONDO
Oskar TELLETXEA - IGANTZI
Joxemi BENGOETXEA - URDAZUBI
Juanma IRIGOIEN - ELIZONDO
Joxean IRIARTE - AMAIUR
Migel Joxe ARIZTIA - AMAIUR
Iñaki IRIARTE - AMAIUR
Iñaki URRUTIA - AMAIUR
Asier JAUREGI - AMAIUR
Lander LANDIRIBAR - ATARRABIA
Imanol LANDIRIBAR - ATARRABIA
Oihan ARGÜELLES - amaiur
Joseba JAUREGI - AMAIUR
Julen JAUREGI - AMAIUR
Igor GOIENETXE - AMAIUR
Agustin ARIZTIA - AMAIUR
Toni HUARTE - AMAIUR
Entrenatzailea:
Esteban MENDIBURU - AZPILKUETA
Prestatzaile fisikoa:
Mikel ALZURI - BERA