Badirudi Repsolen garaiak pasatu direla, eta gas naturala etxeetarat ailegatzear dagoela. Baztanen, Gas Natural Fenosa enpresa etxez-etxe dabil bere produktua saltzen eta Iruritan, adibidez, dagoeneko gasa sartzeko obrak hasi dira. Eskola berria egitean, Laurnagatik beheiti sartu zen, eskolarako sartu behar zenaren aitzakiarekin, baina gainerako herria gas naturalik gabe gelditu zen. Gaur egun, herri barrenean obretan ari dira. Jauregizaharretik beheiti, Erreboteko plaza zeharkatu eta Gaistenetik beheiti heldu da. Repsolek propanoa paratu zuelarik, ez zen etxe guztietarat ailegatu, herri kaskotik pixka bat baztertzen ziren etxeetarat ez zuten hurbildu. Orain, badirudi etxe guztietarat ailegatuko dela.