Jolas Panamerikarretan azpitxapeldun izan dira Amaiurko Uharte anaiak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Tony eta Josetxo Uharte amaiurtarrak zilarrezko domina eskuetan dutela. Juan Mari Ondikol

Finalean galdu egin dute mexikarren kontra

Tony eta Josetxo Uharte Amaiurko anaiak­ azpitxapeldun izan dira XVI. aldiz jokatu diren Jolas Panamerikarretan, binakako esku pilota modalitatean, hain zuzen. Mexikon jokatu zuten finala bi mexikarren kontra eta aitzinetik jokatutako partidetan nagusitu egin baziren ere, finalean ez zuten irabazterik izan. Amaiu­rren bizi dira biak, eta pilotarako afizio haundia dutenak dira, baina Kalifornian sortuak direnez, horrek eman zien aipatu­tako txapelketa horretan jokatu eta zilarrezko domina etxe­rako aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun