Hainbat tokitatik etorritako jendea bildu zen urriaren 28an Elizondoko ferietan. Merkatuko plazak itxura ederra hartu zuen azienda aunitz bildu baitziren: ardiak, behiak, behorrak, zaldiak... Foruen Plaza, Jaime Urrutia, Axular eta Giltxaurdi karrikak, berriz, bertzelako aukerekin bete ziren eta jendearen erantzuna arras ona izan zen.