Arrazoi pertsonalak tarteko Santi Esartek zinegotzi kargua utzi du eta Maite Oteiza proposatu da ordezko, Bilduko zerrendan hurrengoa. Gizarte zerbitzuez eta hezkuntzaz arduratuko da. Orain arte Maitane Maritorena zen hezkuntzako arduraduna eta orain euskara eta kulturaz arduratuko da; Garbiñe Elizegik gizarte zerbitzuen saila utzi eta Esartek zuen hirigintza eta sortuko den berdintasun saila hartuko ditu. Esartek zuen ogasun saila Florentino Goñik hartuko du.