Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala jokatuko da azaroaren 6an Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Donato Larretxea azaroaren 18an jokatuko den Nafarroako Maila Nagusiko Txapelketan izanen da. Donezteben eginen da finala eta Jon Rekondo eta Ander Erasun ere han izanen dira. Artxiboko argazkia

Hainbat txapel erabakiko dira datozen asteburuetan

Euskal Herri eta Nafarroa mailako arpana eta aizkola txapelketak erabakiko dira heldu diren asteburuetan. Azaroaren 6an, erraterako, Euskal Herriko Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finala jokatuko da Elizondon, 12:30etik ai­tzinera. Floren Nazabal (Etxa­rri Aranatz, Nafa­rroa; 42 urte), Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafa­rroa; 42 urte); Iñaki Azurmendi (Arriaran, Gipuz­koa; 39 urte), Joxemari Olasagasti (Igeldo, Gipuzkoa; 52 urte), Aitzol Atutxa (Dima, Bizkaia; 23 urte) eta Luis Txapartegi (Zestoa, Gipuzkoa; 41 urte) ariko dira. Halere, Nazabal min hartua dagoenez, osatzen ez bada Joseba Otaegi zizurkildarrak jokatuko luke bere ordez.

Azaroaren 13an, Nafarroako II. Mailako Arpana Txapelke­ta jokatuko da Alda­tzen, 12:30­ean hasita. Bortz bikote ariko dira nor baino nor: Oier Aizkorbe eta Eder Goldarazena (Be­rriozar), Julen Kañamares (Be­rriozar) eta Mikel Eugi (Beunza), Xabier Gallardon eta Aitor Danborie­na (Etxa­lar), Unai Igoa eta Imanol Endara (Bera) eta Alberto Oteiza (Larrageta) eta Adrian Be­rruez­co. Txa­pel­dunak mailaz igoko dira.

Egun eta toki berean, Aizkolari Gazteen I. San Martin Saria jokatuko da. Mikel Zabaleta (Lei­tza), Iker Vicente (Otsagabia) eta Joxean Etxe­berria (Ziga) ariko dira. Azaroaren 18an, Nafa­rroako Maila Nagusi­ko Aizkora Txapelke­tako finala jokatuko da Donezteben. Bortz aizkolarik parte hartuko dute: Juan Jose Lopez (Lezaun; 42 urte), Jon Rekondo (Leitza; 26 urte), Donato Larretxea (Arantza; 51 urte), Antonio Senosiain (Olague; 45 urte) eta Ander Erasun (Aurtitz, 21 urte) ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun