Irakasleak murrizketen kontra mobilizatuak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Utzitako argazkia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurreikusitako murrizketen kontra, irakasleek protestan segitzen dute. Hilaren 20rako paroa deitua zegoen eta Elizondoko San Francisco Javier ikastetxeko eta Lekaroz eta Lanbide Eskola publikoko irakasleak eta gurasoak kontzentrazioa egin zuten Elizondoko plazan, ordu bateko lanuztea eginez. Aste honetarako, mobilizazio gehiago iragarriak dira: astear­tean, urriak 25, 12:00etan Beran Toki Ona institutu parean eta 12:15ean Elizondoko plazan mobilizazioak egitekoak dira eta ortzegunean 10:00tan aterako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun