Solasaldia hondakinen inguruan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Hiri hondakinen ingu­ruan solasaldia antolatu du Aroztegia eta gero zer? plataformak Sus­trai erakuntza eta 3R-en kolektiboko jendeekin (colec­ti­vo 3 Rs, reducir, reciclar, reutilizar).

Nafarroan onartu be­rri­ den hiri-hondakinen planaren inguruan ariko dira; zaborren gaia ere era orokorrean aztertuko da, egon daitezkeen alternatiba desberdinak aurkeztu bidenabar. Halaber, solasaldiak Sustrai erakuntza aurkezteko balioko du. Fundazio hau lurraldearen eta inguruaren defentsan aritzen da aholkularitza teknikoa eta juridikoa eskainiz. Ber­tzeak bertze, AHTaren aurkako alderdi juridikoa eramaten ari da Nafa­rroan, Sakanako mankomunitateak Nafarroako hiri-hondakinen planari aurkeztu dizkion helegiteak fundazio honek kudeatu ditu eta Aroztegia eta gero zer? taldeari ere aholkularitza eskaini izan dio.

Solasaldia azaroaren 3an izanen da 20:00etan Arizkunenea Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun