2008an Zubietan eta 2009an Urdazubin egin ziren Errotaren Egunen ondotik, aurten Amaiurrek hartu du Errotaren Egunaren besta eta horixe ospatu zuten urriaren 9an, Udalak, Bertizko Partzuergo Turistikoak eta Amaiurko Errotak antolatuta.
Bi helbururekin egin zen eguna, alde batetik, Amaiurko eta Baztango ondarea ezagutzera emateko, bereziki Amaiurko Errota, eta bertze aldetik, bisitariei egun atsegin bat pasatzeko aukera eskaintzeko, herriko ondareaz eta historiaz disfrutatuz. Hala, egun osoko egitaraua prestatu zen: artisautza azoka, bisita gidatua, Amaiurko Gazteluari buruzko hitzaldia, taloak... Interesa piztu zuen egunak eta hainbat eta hainbat izan ziren hilaren 9an Amaiurrera hurbildu ziren bisitariak.
Amaiurrek Elizondori pasatu dio lekukoa, eta hortaz, heldu den urtean, Etxaiden eginen da Errotaren Eguna. Horren erakusle, Felipe Oiartzabal Amaiurko errotako kudeatzaileak Santiago Ballarena Etxaideko errotako arduradunari eman zion lekukoa.