Jose Iribas Sanchez de Boado Hezkuntza kontseilariak Almandozko eskolara bisita egin zuen urriaren 14an, Nafarroako eskola eta institutuak hurbiletik ezagutzeko egiten ari den irteeren programaren barne. Irakasleekin bildu ondotik, ikasleekin ere mintzatu zen kontseilaria. Almandozera egindako bisitan, Garbiñe Elizegi alkatearekin eta Luis Roldan Almandozko alkatearekin egon zen, baita bertze udal taldeetako zinegotziekin ere.