Urriaren 12an, edo Hispanitatearen Egunean, Iruritako eskola zaharrean kulturgintza eta herri langilearen eskolaren inguruko jardunaldia egin zen. Bildutakoak kapitalaren eta kapitalismoaren inguruan aritu ziren. Hezkuntza ereduak ere hizpide izan ziren, eta honen barne, Bologna, British eredua eta murrizketak aipatu ziren, bertzeak bertze. Eta irtenbide iraultzaileak ere mahaigainean jarri ziren eta deshazkundea eta ekosozialismoa proposatu ziren. Kulturgintzaren bidez, herrigintza indartu behar dela ere adierazi zen, eta ikasleengan jarrera aktiboa bultzatu behar dela. Baliteke abenduaren 6an ere berdina egitea.