Kirikoketa besta bikaina ospatu zuten larunbatean Arizkunen

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 25a

Sagarra jo eta estutu egin zuten Gamioxarrean. Juan Mari Ondikol

Hainbat ekitaldi antolatu zituen aurten ere Jo ala Jo elkarteak

Urriaren 22an Kirikoketa bestaren hamabigarren edizioa ospatu zen Arizkunen, Jo ala Jo Kultur taldeak antolatuta. Arizkungo Gamioxarreako dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, baina horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren.

Urriaren 22an Kirikoketa bestaren hamabigarren edizioa ospatu zen Arizkunen, Jo ala Jo Kultur taldeak antolatuta. Arizkungo Gamioxarreako dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, baina horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren.

Honela, astotxo batek tiratutako organ Larrainkarrike bitarte ekarritako sagarra jo eta estutu ondotik, zukua dastatzeko aukera izan zuten hurbildu zirenek, muztio hori kupeleratu aitzin. Kirikoketa doinuak ere orduan aditu ziren eta Nafarroako sagardoak dastatu eta taloak eta gaztainak jateko aukera izan zen.

Baina Gamioxarrea barnean ez ezik, Arizkungo karriketan ere ospakizunetan zebiltzan bien bitartean, albokariak, gaiteroak, xulubitariak eta Independantz taldekoak harat-honatean baitzebiltzan.

Bazkari herrikoiaren ondotik ere ian ziren txalaparta soinuak, kantak eta dantzak eta arratsean, kontzertuak.

Burruna horretatik aparte, sagarraren muztioa kupel barnean irakiten hasi da eta negu hondarrean, sagardo bihurtuta aterako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun