Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurreikusitako murrizketen kontra, irakasleek protestan segitzen dute. Hilaren 20rako, ortzegunerako paroa deitua zegoen eta Elizondoko San Francisco Javier ikastetxeko eta Lekaroz eta Lanbide Eskola publikoko irakasleak eta gurasoak kontzentrazioa egin zuten Elizondoko plazan, ordu bateko lanuztea eginez.
Heldu den asterako mobilizazio gehiago iragarriak dira: asteartean, urriak 25, 12:00etan Beran Toki Ona institutu parean eta 12:15ean Elizondoko plazan mobilizazioak egitekoak dira eta ortzegunean 10:00tan aterako dira.