Larunbat honetan, urriaren 22an hamabigarren edizioa beteko du Kirikoketa Bestak. Horren lekuko bihurtuko da berriz Arizkun, Jo ala Jo Kultur Taldeak egun osoko egitaraua antolatu baitu.
11:00etan ate irekiera eginen da. Segidan, sagardoa eginen da Gamioxarreako Dolaretxean: sagar jotzea, estutzea, zuku dastatzea eta kupelaratzea. Lanak akitzean, kirikoketa jotzea eginen da. Lanak iraun bitartean, Nafarroako sagardoak dastatu eta taloak eta gaztainak jateko aukera izanen da. Karriketan barna, albokariak, gaiteroak, xulubitariak eta Independantz taldekoak ibiliko dira.
14:30ean bazkari herrikoia eginen da. Txartelak Intzan, Zubipuntan eta Dolaetxean daude salgai. Bazkalondoan, 17:30 aldera, txalaparta, kanta eta dantza izanen dira. Emanaldi ibiltaria izanen da herrian barna Kalakan, Independantz eta Hutsun taldeekin.
Gau partean, berriz, 23:00etatik aitzinera hiru talderekin kontzertuak izanen dira: Zurbeltz (perkusioa, kantua, tresna tradizionalak...), Ufestuek (punk/rock, diskoaren aurkezpena) eta Piarres (Euskal Disko Fever 80’s).