Baztango Gobernu taldeak bere zinegotziaren izena zikindu nahi duela salatu du NaBaik

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 19a

Gobernu batzordearen izenean idatzitako prentsa-oharra deitoratu du, bai forma baita edukien aldetik ere

Duela egun batzuk Bilduk eta Baztango Ezkerrak komunikabideei helarazitako prentsa oharrean, Gobernu Batzordearen izenean , gezurretan aritzea egizten zitzaion Nafarroa Bai 2011ko zinegotziari eta talde honek “biziki deitoratu du hau, bai forma, baita edukien aldetik ere”.

Duela egun batzuk Bilduk eta Baztango Ezkerrak komunikabideei helarazitako prentsa oharrean, Gobernu Batzordearen izenean , gezurretan aritzea egizten zitzaion Nafarroa Bai 2011ko zinegotziari eta talde honek “biziki deitoratu du hau, bai forma, baita edukien aldetik ere”.

Formen aldetik, NaBairen erranetan, “tamalez ez da lehen aldia Bilduk eta Baztango Ezkerrak Gobernu Batzorde Udal organoaren izena Korporazioko zinegotzi baten aurka egiteko erabiltzen dutela – aurrekoan, UPNko zinegotzi baten aurka izan zen. Gobernu Batzordea edozein udal taldek parte har dezakeen organoa izanik, eta bertan Baztango Nafarroa Bai 2011 parte izanik, ezin da inolaz ere onartu organo hau Udaleko gobernua osatzen duten taldeekin nahastea”. Hori hala egiteak, “argi erakusten du Udal antolaketaren ezezagutza edo, bertzenaz, eta larriago, agintekeriazko jokamoldea”, NaBairen ustez.

Edukien aldetik, NaBaik “izugarri larritzat” jotzen du “Udalaren izenean Korporazioko zinegotzi baten kontra irainak plazaratzea. Errandakoak gertaeren isla fidela ez izateaz gain, Pello Iriarte zinegotziaren izen ona eta gaitasuna zikindu nahi da maltzurki”. Zentzu honetan, bere elkartasuna adierazi diote Iriarteri eta era berean, kasuari dagozkion neurriak hartzeko eskubidea gordetzen dutela adierazi dute.

Zinegotzi honek zinegotzien ordainketei buruzko osoko bilkuraren akta ez onartzearen inguruan, bi gauza argitu nahi dizkie NaBaik Bildu eta Baztango Ezkerrari. Batetik, “alde ez agertzeak ez du erran nahi kontra bozkatzea, bada abstenitzeko aukera ere, kasu honetan izan dena, hain zuzen”. Bertzetik, unanimitatea guztien adostasuna da (%100) gogorarazten du NaBaik eta “oso Osoko Bilkurako bozketatik alde egin duten zinegotzien bozka, Erreglamenduz, abstentziotzat jotzen da. Honi gehitu behar zaio Nafarroa Bai 2011ren zinegotziaren abstentzioa. Akordioak 7 botu alde eta 6 abstentzio izan zituen, hots, botoen % 54ª alde izan zen; hortaz, ez %100a”.

NaBairen erranetan, Pello Iriarte zinegotziaren “izen ona zapuzteko saiakera honek” bi gauza erakusten ditu: “batetik, eraso zital honekin Bilduk eta Baztango Ezkerrak estali nahi dute afera hau eztabaidatzeko orduan izandako informazio falta eta prodezurazko huts-egite larriak; eta, bertzetik, polemika faltsu baten atzean ezkutatu nahi dute Baztango garapena sustatzeko proposamen gabezi absolutua”.

Baztandar guziek zuzentasunez gobernatzea erreklamatzen dutela adieraziz akitzen du NaBaik bere oharra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun