Piriniar arrazako 450 behi azienda aurkeztu ziren Elizondoko lehiaketa eta enkantera

TTIPI TTAPA 2011ko urr. 13a, 17:16

Juan Mari Ondikol

Aurten 24. edizioa bete duen piriniar arrazako behien espainiar estatu mailako lehia­keta-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan iraileko hondar asteburuan. Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta inoiz baino partehartze handiagoa izan zen, 38 abeltegitako 450 bat buru plazaratu baitziren. Horietatik 18 abeltegi Nafarroakoak ziren eta gainerakoak Euskal Herrikoak. Horien artean, Legasako Indart anaiek lortu zituzten sari gehienak, sei lehenbiziko sari eskuratu baitzituzten kategoria ezberdinetan. Ikusgarria izan zen aurkeztu zuten zezena, lau urtetik goitikoetan saria eraman zuena.

Piriniar arraza kasik desagertua egotetik gaur egun 14.000 buru izatera pasatu da, hobekuntza genetikoaren ondorioz. Patxi Aranguren, Aspinako idazkari nagusiaren erra­netan «Elizondon buru ederrak ikusi dira, eta abeltegien arteko aldea gero eta ttikiagoa da». Hala ere, krisiaren eragina somatzen da sektorean ere, duela hogei urteko prezioetan saltzen ari baitira haragia, pentsuen prezioa aunitz handitu den bitartean. Honela, lehiaketara azienda aunitz aurkeztu baziren ere, enkantera hamahiru bakarrik aurkeztu ziren eta horietatik hiru hutsa saldu, hasierako prezioan: 2.200 euro.

 

Gastronomia lehiaketa

Lehen aldiz gastronomia lehiaketa izan zen eta euskal sukaldaritzako maisu handi bat, Luis Irizarrek bete zuen epaimahai lana. 16 ostatu-jatetxek hartu zuten parte. Errezetarik onenaren saria Iruritako Olari jatetxearentzat izan zen eta Ruben Garate sukaldariak bere pisua aretze haragian eta Zaldua argazkidendak emandako argazki-makina irabazi zituen. Pintxorik onena Oronozko Ongi Etorri ostatuko Ainhoa Migeltorenak egin zuen, saldarik onena Elizondoko Karrika ostatuko Isabel Karrikaburuk eta Elizondoko Sobrino ostatuko Maria Jesus Sobrinok egin zuen Baztango bus­tirik onena.

 

Hamar kategoria eta sari bereziak

Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamar kategoritan sailkatu ziren. Ondoko orrialdean ageri dira saridun guziak.

 

SARIAK

ZEZENKOAK

24 hilabete artekoak:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Juan Jose Urteaga (Zestoa)

3. Indart Anaiak (Legasa)

4. Carlos Oroz (Artze)

5. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

 

2 eta 4 urte artekoak:

1. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

2. Isabel Ibarrola (Azoz)

3. Rufino Jaio (Iurreta)

4. Juan Luis Irazola (Mallabia)

5. Jesus Ostiz (Olague)

 

4 urtetik goitikoak:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

3. Teodora Mitxelena (Irurita)

4. Iñaki Rekarte (Arizkun)

5. Egoitz Maguregi (Zornotza)

 

URRUXAK

8-18 hilabete:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

3. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

4. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

5. Carlos Oroz (Artze)

Motxa. Pericoba SC (Amurrio)

 

18-24 hilabete:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Isabel Ibarrola (Azoz)

3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

4. Leire Amundarain (Orozko)

5. Carlos Oroz (Artze)

Motxa. Perikoba SC (Amurrio)

 

2-3 urte:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Leire Amundarain (Orozko)

3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

4. Indart anaiak (Legasa)

5. Ricardo Palacios (Lakuntza)

Motxa. Perikoba SC (Amurrio)

 

3-4 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

3. Isabel Ibarrola (Azoz)

4. Indart Anaiak (Legasa)

5. Egoitz Maguregi (Zornotza)

Motxa. Dolaetxea (Oñati)

Ugalketarako. Isabel Larrako­etxea (Trapagaran)

 

4-6 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Indart Anaiak (Legasa)

3. Antonio Sorbet (Burutain)

4. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

5. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

Motxa. Dolaetxe (Oñati)

Ugalketarako. Jose Antonio Sorbet (Burutain)

 

6-8 urtekoak umatuak:

1. Indart Anaiak (Legasa)

2. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)

3. Indart Anaiak (Legasa)

4. Rufino Jaio (Etxaniz)

5. Isabel Agirre (Arizkun)

Motxa. Ricardo Palacios (Lakuntza)

Ugalketarako. Isabel Laurnaga (Arraioz)

 

8 urtetik goitikoak:

1. Rufino Jaio (Iurreta)

2. Juan Jose Urteaga (Zestoa)

3. Elizondo SC (Egilaz)

4. Indart Anaiak (Legasa)

5. Ibon Lasuen (Abadiño)

Motxa eta ugalketarako. Perikoba SC (Amurrio)

Ugalketarako. Carlos Oroz (Artze)


HOBEKUNTZA GENETIKOA KONTUAN HARTZEN DUTEN SARI BEREZIAK

Azienda bururik onena: Isabel Agirre (Arizkun)

Ernalkuntza artifizialeko zezenko onena: Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

Ernalkuntza artifizialeko urruxa onena: Juan Jose Urteaga (Zestoa)

Indize genetiko onenak dituen zezena: Jose Iñarrea (Erratzu)

Indize genetiko onenak dituen urruxa: Isabel Ibarrola (Azoz)

Baztango urruxarik onena: Iñaki Rekarte (Arizkun)

Baztango zezenkorik onena: Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

Ernalkuntza artifizialaren erabilerari saria: Maria Rosario Valencia (Ibiriku)

Nafarroako esplotazioen ugalkortasunaren saria: Iñiguez Anaiak (Zudaire)

Nafarroako Aretzea saria: Mari Carmen Arrese (Hiriberri) eta Manuel Arraras (Beruete)

Baztango abeltzain gazteari: Iñaki Rekarte (Arizkun)

Baztango aretze onena: Isabel Agirre (Arizkun)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun