Herri ttiki batetik bertze berri txar bat ailegatu zaigu. Zigan, bizi guztiko Etxe-Zuriko denda itxi dute. Garaiak garai, herrietako zerbitzu ttikiak itota daude gaur egungo gizarteak sortzen dituen merkataritza gune haundiekin. Orain jende aunitzek erranen dugu «ze pena itxi dela, adineko jendearendako edo autorik ez duenarendako arras ongi heldu zen». Baina denda ttiki horrek urteetan denen beharra izan du bizirik irauteko, eta denen artean hil dugu. Buruari mila buelta eman ondotik, eta ikaragarrizko penarekin, Mertxek, Julianek eta Julenek, bereziki, erabaki mingarri hau hartu behar izan dute. Esker mile hiruei!