Hamabigarren aldiz Kirikoketa Besta eginen da urriaren 22an Arizkunen

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Sagardoa egiteaz gain, bazkari herrikoia eta musika izanen dira, bertzeak bertze

Heldu den urriaren 22an hamabigarren edizioa beteko du Kirikoke­ta Bestak. Horren lekuko bihurtuko da be­rriz­ Arizkun, Jo ala Jo Kultur Taldeak egun osoko egitaraua antolatu baitu.

 

11:00etan ate irekiera

• Sagardoa eginen da Gamioxarreako Dolaretxean: sagar jotzea, estu­tzea, zuku dasta­tzea eta kupelaratzea.

• Lanak akitzean, kirikoketa jotzea eginen da.

• Lanak iraun bitartean, Nafarroako sagardoak dastatu eta taloak eta gaztainak jateko aukera izanen da. Karriketan barna, albokariak, gaite­roak, xulubitariak eta Independantz taldekoak.

 

14:30ean bazkari herrikoia

• Txartelak Intzan, Zubipuntan eta Dolaetxean salgai.

 

17:30ean gehiago

• Txalaparta, kanta eta dantza. Emanaldi ibiltaria izanen da herrian barna Kalakan, Independantz eta Hutsun taldeekin.

 

23:00etan kontzertuak

• Hiru talderekin kon­tzer­tuak: Zurbeltz (perkusioa, kantua, tresna tradizionalak...), Ufestuek (punk/rock, diskoaren aurkezpena) eta Pia­rres (Euskal Disko Fever 80’s).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun